LAUDIO GROUPEKO ENPRESAK AVACONEN BILDU DIRA

Laudio Group

LAUDIO GROUPEKO ENPRESAK AVACONEN BILDU DIRA

Hileko Zuzendaritza Batzordeak pandemiaren aurretik zuten itxura hartzen ari dira berriro. Laudio Groupeko enpresetako gerenteak, hilero bezala, elkartearen proiektu berrietan aurrera egiteko eta kezkatzen dituzten gaiak konpontzeko batzartu egin dira. Oraingo honetan, bazkide den empresa batean izan da bilera, Avacon SAn. Susana Martinezek, enpresaren ordezkariak, eta Ricardo Abiegak, gerenteak, insitalazioak ezagutzeko bisita bat eskaini diete gainerako parte-hartzaileei, eta zehazki zertan aritzen diren azaldu dute.

Elkarteko gainerako enpresen lana sakonean ezagutzea eta beraien artean harreman sakona eratzea da Laudio Groupen helburuetako bat. Horregatik, pandemiaren aurreko bileren formatura itzuli nahi da, non Zuzendaritza Batzordeen ondoren bazkari bat egiten zen.


Gaurko Zuzendaritza Batzordean honako hauek parte hartu dute:


Gaurko Batzarrean honako gai hauek jorratu dira:
1. Avacon SAren instalazioak bisitatzea.
2. Laudio Groupen bazkide berriak sartzeko eskaera.
3. Formakuntza proposamenak.
4. Gai komertzialak (enpresetara bisitak, azokak, etab.).
5. Bestelakoak (bilerak Laudioko Udalarekin, Arabako Foru Aldundiarekin, etab.).
6. Galde-eskeak.

Hurrengo Zuzendaritza Batzordea ekainaren 10ean izango da.



Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies