Zer da Laudio Group?

Laudio Group industria-enpresen eta industriarako zerbitzuen elkarte bat da, irabazi asmorik gabekoa, xedetzat Aiarako bailaran dauden industria-enpresen interesak ordezkatzea, defendatzea, promozionatzea eta sustatzea duena.
Gure helburua Laudioren industria-lehiakortasuna bermatzea da, enpresa-kooperazioa bultzatuz sinergiak bilatzeko eta administrazio publikoen aurrean ahots bakar moduan agertuz.
Sektorean dugun ezagutzak eta esperientziak aukera ematen die gure elkarteko kideei neurrira egokitutako konponbide integral eta berritzaileak eskaintzeko, kolaborazio aktiboko proiektuen bidez. Jardueran daramatzaten urteetan, gure enpresek industria-jarduerako hainbat sektorerentzat lan egin dute. Horregatik, horietako bakoitzaren desberdintasunen eta berezitasunen eskarmentua eta know-howa dauzkate.

Konponbideak

DESKARGATU ORAIN GURE KATALOGO DIGITALA

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies