LAUDIO GROUPEK BNI BEARINGS EUROPE ENPRESA BISITATU DU

LAUDIO GROUPEK BNI BEARINGS EUROPE ENPRESA BISITATU DU

Gaur, apirilak 12, Laudio Groupeko zenbait pertsona NBI Bearings Europe SA enpresara joan dira (2002tik doitasunezko eta balio tekniko erantsi handiko errodamenduak fabrikatzen eta merkaturatzen dituen enpresa) bertako instalazioak, fabrikazio-prozesuak eta kalitate-kontrolak ezagutzera, beraien artean sinergiak ezartzeko helburuarekin.

Agustín Gómezek (Indesa), Ricardo Abiegak (Avacon), Gorka Aguirrek (Tecoel), Santiago Barruecok (Arabako Merkataritza-Ganbera) eta Koro Allendek (Laudio Group) NBI Bearings Oquendo lantegian dituen instalazio guztiak bisitatu ahal izan dituzte, José Luis Cuevasek (Errodamenduen Dibisioko Zuzendari Nagusia) eta Elena Muñozek (NBI Taldeko Marketing Managerra) lagunduta.

NBI Bearings Europe NBI Taldeko kide da, mundu osoan banatutako industria-, aeronautika- eta automobilgintza-sektoreei batez ere zuzendutako osagaiak eta/edo azpimultzoak diseinatu, fabrikatu eta hornitzen dituen enpresa-taldea.



Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies