29 Mar HILERO BEZALA, LAUDIO GROUPEKO ENPRESAK ZUZENDARITZA BATZORDEAN BILDU ZIREN
Aurreko ostiralean, martxoak 25, Laudio Groupeko enpresetako gerenteak elkartu ziren, hileko azken ostiral guztietan egiten duten bezala.
Gai asko jorratu zituzten, besteak beste, martxoaren 9an Laudioko Udalarekin izandako bilerara joan zirenek aurreratutakoaren berri eman zuten. Horretaz gain, behar duten enpresentzat prestakuntza bateratuak egiteko aukeraz hitz egin zen. Proposamenak askotarikoak izan ziren, metalaren hitzarmeneko zein zeharkako gaietako (gatazken kudeaketa, denboraren kudeaketa, Lean Manufacturing, etab.) ikastaroak egiteko aukera komentatu zen. Proposatutako beste prestakuntza bat laneko jazarpenari buruzkoa izan zen. Bestalde, digitalizazioa bultzatzeko dirulaguntzari buruz hitz egin zen (Kit Digitala). Azkenik, egiten ari diren bisita komertzialak aipatu egin ziren, eta hurrengoetan parte hartzeko interesa dutenei gonbidapena luzatu zitzaien.
Hurrengo batzarra Avacon enpresan ospatuko da maiatzak 6an.