29 Jun EKONOMIA IRAUNKORRAREN EREDU BATEN BILA
2050ean neutraltasun klimatikora heltzeko, ezinbesteko baldintza da gure ekonomiaren deskarbonizazioa, CO2 emisioak neurri handi batean murriztuko dituen trantsizio energetiko baten bitartez. Horretarako, trantsizio ekologikoak eraldaketa sozial eta ekonomikoko prozesu bat izan behar du, ekonomia eredu jasangarri batean gauzatuko dena.
Honen inguruko gogoeta eta eztabaida foro bat antolatu du UPV/EHUko Udako Ikastaroak Fundazioak, alorrean adituak diren pertsonen gidaritzapean, “Klima aldaketa eta deskarbonizazioa: ekonomia iraunkorraren eredu berria” formakuntza, hain zuzen ere.
Laudio Groupek ez du aukera hau galdu nahi izan, praktika onak ezagutu nahi izan ditu, elkarteko kide diren enpresek klima aldaketaren kontra eta ekonomia jasangarri baten alde lan egin ahal izateko.
Beste batzuen artean, honako hizlari hauen aurkezpen eta iritziak entzun ahal izan ditugu: Nora Irastorza (CAF), Eduardo González Fernández (MITECO), Gonzalo Saenz de Miera (Iberdrola), Rafaela Romero Pozo (Gipuzkoako Foru Aldundia), Victor Viñuales (Ecodes) eta Javier Coleto Fiaño (Tecnalia).
Orain, ikasitakoa praktikan jartzeko momentua da.