2022, URTE AKTIBOA LAUDIO GROUPENTZAT

Laudio group

2022, URTE AKTIBOA LAUDIO GROUPENTZAT

2022a oso urte aktiboa izaten ari da Laudio Groupentzat. Jarraian, elkarteak eta bere enpresek hilabete hauetan parte hartu duten jardueretako batzuk aurkezten dizkizuegu:


URTARRILA


• Elkartearen eguneroko kudeaketarako pertsona berri baten kontratazioa.
• Hileko Zuzendaritza Batzordea.


OTSAILA


• Bisita komertziala RPK Soc Coop enpresara.
• Elkarteko enpresak bisitatzea.
• Genero-berdintasunari buruzko prestakuntza elkarteko enpresentzat.
• Laudio Groupeko enpresetan genero-berdintasuneko ekintzak garatzeko diru-laguntzaren eskaera.
• Hileko Zuzendaritza Batzordea.


MARTXOA


• Bilera Laudioko Udalarekin.
• Bilera Arabako Foru Aldundiarekin.
• Arabako Foru Aldundiak sustatutako Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantzaren 5. helburuaren bilera (Genero Berdintasuna).
• Arabako Foru Aldundiak sustatutako Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantzaren 9. helburuaren bilera (Industria, Berrikuntza eta Azpiegitura).
• Bilera Laudioalderekin (Laudioko Lanbide Heziketako zentroa).
• “Women in Manufacturing” webinarrean parte hartzea.
• Elkarteko enpresak bisitatzea.
• Elkarteko enpresentzako Kit Digitala laguntzari buruzko prestakuntza.
• Enpresa berri bat Laudio Groupen sartzea.
• Hileko Zuzendaritza Batzordea.


APIRILA


• Bilera Laudioko Udalarekin.
• Bilera Laudioko Udaleko Kontratazio Arloarekin.
• Arabako Foru Aldundiak sustatutako Garapen Jasangarriaren aldeko Arabako Aliantzaren 5. helburuaren bilera (Genero Berdintasuna).
• Crecer + eta Cebek-en inbertsio-foroan parte hartzea.
• Aiaraldeko Berehalako Ekintza Planari buruzko lan-saioa elkarteko enpresekin.
• NBI Bearings Europe SA-ra bisita komertziala.
• Bilera Laudio Groupeko kide egiteko interesa duen enpresarekin.
• Enpresa berri bat Laudio Groupen sartzea.
• Hileko zuzendaritza Batzordea.

Tags:


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies