Laudio Group-ek bulego berria jarri du martxan

Laudio Group-ek bulego berria jarri du martxan

Laudioko Garapen Agentziaren egoitza den Arza eraikineko enpresa-hazitegian egongo da kokatuta

Laudio Group-ek, Laudioko enpresa- eta industria-sarea sustatzen duen taldeak, bulego berria ireki du Laudio Hazi – Laudioko Garapen Agentziaren enpresa-hazitegian. Horrela, elkartea osatzen duten enpresei eta elkarteak laguntzen dien gainerako eragile ekonomikoei arreta askoz ere hurbilagoa eta jarraituagoa eskaini nahi zaie.

Bulego berri horri esker, enpresa elkartuek topagune eta lankidetza gune bat gehiago izango dute euren artean, kudeaketa aurreratuko eta negozio estrategia berriak indartu ahal izateko. Arreta eta koordinazio hobea izateaz gain, bazkideen adostasunez, elkarteak etorkizunean beharko dituen dinamizazio-lanak egingo dituen arduradun bat kontratatzea erabaki da.

Laudio Group-eko bulegoa zabalik egongo da astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara, Laudio Hazi – Laudioko Garapen Agentziaren hazitegian. Ordutegi-zabaltasun horrekin, enpresa guztiekiko harremanari eutsi nahi zaio, eta Laudioko hainbat sektore ekonomikorekiko komunikazioa areagotu. Talde honen ibilbideko mugarri berri honekin, beste helburu bat lortu da Laudio Group-eko lanen garapen eta funtzionamendu optimizatuan, Laudioko industria- eta enpresa-sarearen erreferente izaten jarraitzeko helburu sendoarekin, gure udalerriko eragile ekonomikoen eta enpresen artean sinergia berriak sortuz.



Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies